herri kirolak

Bizkaiko Lasto Jasotze Txapelketan lehiatuko dira Tubi eta Jon Loiola

Asier Abrisketa 2023ko uzt. 20a, 12:28

2022ko Bizkaiko txapelketea, Diman.

Dimoztarrak beste lau probalariren kontra arituko dira domeka arrastian Busturiako Axpe auzoan egingo dan txapelketan.

Garagarrilaren 23an, domekea, Bizkaiko Gizonezkoen Lasto Jasotze Txapelketea jokatuko da Busturiako Axpe auzoan, 18:30etik aurrera. Sei probalari egongo dira aurrez aurre, tartean, Jose Martin Bustinza 'Tubi' eta Jon Loiola dimoztarrak, Txabila Herri Kirol Taldekoak biak. Egin beharreko lana, 45 kilogramotako lasto fardoa zazpi metrotara igotea da, minutu bitan ahalik eta jasoaldi gehien eginda.

Dimoztarrez gainera, beste lau probalari egongo dira plazan: Beñat Amade eta Unai Ardeo getxoztarrak batetik, Bingen Erleaga eta Xabat Erleaga arratzuarrak bestetik. Horrezaz gain, Bizkaiko Andrazkoen Harrijasotze Txapelketea be egongo da jokoan. Karmele Gisasola 'Zelai III' mallabiarrak eta Lucia Orbe zein Patricia Martin getxoztarrek hartuko dabe parte.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!