auzoak

Zapatuan ospatuko dira Lamindaoko jaiak

Asier Abrisketa 2023ko uzt. 18a, 11:42

Herri kirol erakustaldia egongo da arrastian, trontzalariak tartean.

Egun osorako egitaraua antolatu da Dimako auzoan: Ilunbeko ikurriñea aldatu, mezea, bazkaria, txarangea, herri kirolak eta txokolatea.

Dimako Lamindao auzoan dago Santa Maria Madalena ermitea eta honen inguruan ospatuko dira urtero lez madalenak. Auzotarrek, egun osorako jaia antolatu dabe. Hasteko, 10:0etan ermitatik hasita, Ilunbera igongo dira bertoko ikurriñea aldatuteko eta bajatukeran, mezea eta barauskarria egongo dira ermitan. Gero, 15:00etan egingo da bazkaria: paellea eta pantxinetea ogi, ardao eta uragaz lagunduta. Arrastian ostera, bazkalostea Ardoa Barrura txarangak girotuko dau eta ostean, herri kirol erakustaldia egongo da. Jaia, txokolatadeagaz amaituko da Lamindaon.

Egitaraua:

  • 10:00etan, eleizatik Ilunbera igokerea, ikurriñea aldatuteko.
  • 12:00etan, mezea eta luntxa.
  • 15:00etan, auzo bazkaria.
  • 16:30ean, Ardoa Barrura txarangea.
  • 18:30ean, herri kirol erakustaldia.
  • 20:00etan, txokolatea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!