eskupelotea

Aldai eta Bergara, laugarrenak izan dira andrazkoen V. San Fermin Torneoan

Asier Abrisketa 2023ko uztailaren 11

Goiuri Zabaleta eta Enara Gaminde garaile, Olatz Arrizabalaga eta Uxue Osesi 22-17 irabazita.

Zapatuan Garai eta Galeanoren kontra jokatu eben hirugarren eta laugarren postuak erabakiteko partidua eta 18-14 galdu eben.

Astegoienean jokatu dira andrazkoen V. San Fermin Torneoko atzen partidu biak. Hirugarren eta laugarren postuagaitik, Amaia Aldai eta Arrate Bergara bigotea, Leire Garai eta Leire Galeanonoren kontra aritu ziran eta 14-18 amaitu zan partidua, bigarrenen alde. Finalean ostera, Goiuri Zabaleta eta Enara Gamindek osotutako bikote gaztea urten zan garaile, Olatz Arrizabalaga eta Uxue Osesi 17-22 garaituta.

Amaia Aldaik onartu dau partidu "arraroa" izan zala hasikeratik, pelota asko galdu ebezan eta gatx izan eban tantuak aurrean amaituteko. Beste alde batetik, aurkariak Bergara eta bera baino hobeto ulertu zirala esan dau, izan be, dimoztarrak ez eban txapelketea Bergaragaz hasi: "Arrate eta biok ondo hasi ginan, opari gitxi, baina aspaldi egon gara alkarregaz jokatu barik eta kantxan hobeto ulertutea faltau izan jakun hamazortzira heltzeako".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!