Jazz Ta Bien taldeak urte bi daroaz Bizkaiko oholtza desbardinetan jazz musikea eskaintzen, abesti propio zein inprobisatuakaz. Gainera, ezaguna da Antzasti Euskaldunon Etxea museoan. Garagarrilaren 9an, domekea, hirugarrenez egongo dira Artaunen 12:00etatik 13:30era. Sarrerak 12 euro balio dauz eta txartelagaz, txakolin kopea eta gaztai pintxoa be zerbitzauko dira.
Taldea gaztea bada be, ibilbide luzeko musikariak batu ditu. Pianoan Josu Muñoa eta tronboi zein ahotsean Bixente Lonigan adibidez, Sacratif taldekoak dira. Jabi Conde gitarrajolea barriz, Ados Quartet-en hartzean dau parte, besteak beste. Taldeko beteranoena Jose Larrakoetxea tronpetajolea da, Bilbaína Jazz Club-aren sortzaileetako bat. Iratxe Miñau saxojoleak eta Tomasso Poggi baju-joleak be urteetako esperientzia daukie. Amaitzeko, Daniele Giarolla dago baterian.