Dimako Lamindao auzoan, madalenak ospatuko ditue garagarrilaren 22an egun osoko jaiagaz. Goizeko hamarretatik gauera arte egongo da jai giroa. Tartean, auzo bazkaria. Bazkalduteko paellea eta pantxineta egongo dira ogi, ardao eta uragaz lagunduta. Sarrerak 15 eurotan dagoz salgai Dimako Baltzola jatetxean eta Areatzako Hagina zein The Quiet Corner tabernetan.
Egitaraua:
- 10:00etan, eleizatik Ilunbera igokerea, ikurriñea aldatuteko.
- 12:00etan, mezea eta luntxa.
- 15:00etan, auzo bazkaria.
- 16:30ean, Ardoa Barrura txarangea.
- 18:30ean, herri kirol erakustaldia.
- 20:00etan, txokolatea.