eskupelotea

Lur Ziarrusta New Yorken izan da, USHA Wallball Nationals-en lehian

Asier Abrisketa 2023ko eka. 28a, 11:00

Banakako txapelketan final-zortzirenetan gelditu zan kanpoan baina binakakoan, Luke Thomson ingelesagaz batera, finalaurrekoetara heldu zan pelotari dimoztarra.

Astegoienean, hilaren 23tik 25era, Lur Ziarrusta Ameriketako Estatu Batuetako wallball txapelketa batean egon da: USHA Wallball Nationals-en hamalaugarren edizinoan. Atzenaldian Europa mailan hainbat sari lortu baditu be, New Yorken ez da posible izan. Halanda be, pozik bueltau da esperientziagaz. Han jokatuteko modua, desbardina da-ta: "Jokalari asko dagoz eta danak dakie jokatuten, kale-jokoa da hau, jokoagaz ez bada buruagaz irabazten dabe".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!