Eguenean, bagilak 29, hasiko dira Dimako jaiak eta domekara arte, garagarrilak 2, luzatuko dira. Edade guztientzako jarduerak prestatu ditue: edadekoei omenaldia, umeentzako jolasak, sokamuturra eta bertso-saioa, besteak beste. Iluntze eta gauetan, kontzertuek, erromeriek eta dj-ek ipiniko dabe jai giroa.
Eguenean, Andoni Ollokiegiren kontzertua, erromeria Muxutruk taldeagaz eta dj USB dira programautakoak; barikuan, The Arratians taldearen kontzertua eta dj Mikerinos; zapatuan, Galazota, Willis Drummond eta Beranduegi taldeek joko dabe, eta domekan, Benetan Zoro, Sorotan Beleren tributo taldea egongo da Diman.
Egitaraua:
Bagilak 29, eguena
- 14:30ean, 85 urtekoei omenaldia. Ostean, jubiladuentzako bazkaria.
- 18:00etan, kuadrillen arteko jokoak.
- 19:00etan, txupina.
- 19:30ean, baflepoteoa.
- 21:30ean, herri afaria. Txartelak tabernetan salgai.
- 22:30ean, Andoni Ollokiegiren kontzertua.
- 24:00etan, erromeria Muxutruk taldeagaz.
- 03:00etan, dj USB.
Bagilak 30, barikua
- 12:00etan, umeentzako jolasak.
- 12:30ean, Lutxue anaiak.
- 16:30ean, Tute Txapelketea Aramotz tabernan.
- 17:00etan, umeentzako puzgarriak eta bitsa.
- 19:00etan, Dimako plazako Eskupelota Txapelketea.
- 21:30ean, Korrontzi eta Gazte barri Dimako Dantza Taldea.
- 23:00etan, playback-ak
- 00:30ean, The Arratians taldearen kontzertua.
- 02:00etan, dj Mikerinos.
Garagarrilak 1, zapatua
- 12:00etan, Motx pailazoa eta umeentzako jolasak.
- 12:30ean, Txipli-txapla otxotea.
- 13:00etan, herri-kirolak eta kuadrillen arteko jokoak.
- 13:45ean, Lutxue anaiak.
- 14:00etan, Tortilla Txapelketea.
- 17:00etan, Mus Txapelketea.
- 18:00etan, txarangajaiak eta kuadrillen arteko jokoak.
- 19:00etan, taloak Andraizearen eskutik.
- 22:30ean, Galazota taldearen kontzertua.
- 23:45ean, errifetako sari banaketea.
- 24:00etan, euskal errepresaliduen giza eskubideen aldeko ekitaldia plazan.
- 00:30ean, Willis Drummond taldearen kontzertua
- 02:00etan, erromeria Beranduegi taldeagaz.
- 02:30ean eta 05:00etan, Arratiako herrietara bueltetako autobusa.
Garagarrilak 2, domekea
- 08:00retan, sokamuturra.
- 12:00etan, umeentzako jolasak.
- 12:30ean, kalejirea albokariakaz.
- 13:00etan, herriko umeak jantzan.
- 15:00etan, Paella Txapelketea.
- 16:00etan, Briska Txapelketea Aramotz tabernan.
- 18:00etan, bertso-saioa. Bertsolariak: Agin Laburu eta Beñat Ugartetxea.
- 19:00etan, kuadrillen arteko jokoen sari banaketea.
- 19:30ean, kontzertua: Benetan Zoro, Sorotan Beleren tributo taldea.