feminismoa

Dimako Andran Parkea apainduten segiduko dabe bihar

Asier Abrisketa 2023ko ekainaren 26a

Andraizeak egin dau bankuak margotuteko deialdia, martitzenean arrastiko 17:00etan.

Dimako andren alkartea dan Andraizeak deituta, bihar, hilak 27, Andran Parkeko bankuak pintetako batuko dira adin guztietako herritarrak 17:00etan. Holan, jarraipena emongo deutsee atzen hileetan egin diran apainketei. Izan be, trapillozko eskulanak arboletan eskegi eta lorak be landatu ditue Telleri kaleen arteko parketxoan atzenaldian. Gainera, bankuak bihar koloreztau ostean, eguaztenean Harrotasunaren Nazinoarteko Eguna izango da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!