Gaur, hilak 23, arrastian amaituko da aurtengo Txumuluxueta Txapelketea, maila guztietako finalakaz. Partiduak bakarrik ez, jaia izango da arrastikoa Dimako frontoian. Partiduen aurretik, 16:45ean, taldeko argazki erraldoia aterako dabe eta partiduak iraun bitartean, jatekoa eta edatekoa be egongo dira hurreratzen diranentzako. Txumuluxuetako jokalariak bakarrik ez, Lagun Onak, Upo Mendi eta Joko Alai klubetako jokalariak be badagoz finalotan.
Finalak:
Aurre-umetxoak: Irkus eta Ioritz / Kemen eta Izei
Umetxoak B: Txomin eta Maule / Izaro eta Leire
Umetxoak A: Gari eta Hegoi / Aiotz eta Jon Mikel
Umeak goxua: Katalin eta Oier / Itziar eta Alluitz
Umeak mixtoa: Ager eta Aratz / Oier eta Ur
Neskak: Andere eta Malen / Maddi eta Ainhize
Gaztetxoak: Auritz eta Liher / Eki eta Igotz