Domekan jokatu ziran, Elizondon, andrazkoen V. San Fermin Torneoko finalaurreko partidu biak eta ebatzita geratu da final handia: Zabaleta eta Gaminde, Arrizabalaga eta Osesen kontra. Amaia Aldai pelotari dimoztarra be egon zan finalerako lehian, Andrea Capellanegaz jokatu behar eban baina osasun arazoak dirala-ta, Irati Zabala izan zan atzenean bere bikotea. Zabaleta eta Gaminde urten ziran garaile, 22-18 borrokatu baten ostean.
Amaia Aldaik BEGITUn azaldu dauanez, Gaminde eta Zabaletak partidu on bat jokatu eben, "meritu ikaragarriak egin ebezan irabazteko". Gaminde faboritoetako bat izaten da eta Zabaleta oso gaztea dan arren, "teknikoki osoa" da jokalaria: "Gauzak ondo urtetan jakoz, oso ondo dabil atzenaldian eta ondo baliatu eban Gamindegaz jokatutea".
Beste alde batetik, Aldaik onartu dau ez dagoala fisikoki egoera onenean, eskuetan mina izaten segiduten dau: "Nire atzelariari asko laguntzen saiatu nintzan, sarri airez bostetik bota behar izan neban partidua aurrera aterateko baina atzen boladan holan jokatzeak eskuetako arazoak ekarri deustaz".