Txakurrei erreferentzia eginaz sortutako “Haiek dira protagonistak” lemapean, goizeko 10:00etatik eguerdiko 15:00etara kaza eta arrantzeagaz zerikusia daukien hainbat ekintza, erakusketa, denda eta txosna egongo dira aerodromoan. Adibidez, arkuagaz tiro egiteko espazioa edo 4x4 kotxeen eta quaden erakusketea.
Aurrekoaz aparte, aerodromoko landan egingo dira hurrengo ekintzak:
10:00etan,egunari hasikerea.
10:30ean, basurde-txakurren erakusketea.
11:15ean, pospolin ehiza arkuagaz eta txakurragaz.
12:00etan, diskursoa.
12:30ean, tiro erakusketa BENELLIko Davide de Carolisen eskutik.
13:00etan, sari banaketea.