"Tortura euskal herrian" berbaldia Diman

Ager Barragan 2023ko eka. 15a, 11:51

Barikuan, hilaren 16a, arrastiko 19:30ean Etxean Gure Doguz taldeak antolatu dauan berbaldia egongo da Dimako Abaroa aretoan.

Berbaldia Julen Arzuaga arabar politikari, abogadu eta idazlearen esku egongo da eta Euskal Herriak eta Euskal Herrian jasandako torturak izango ditu ardatz. Arzuagak Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokia sortu eban 2000. urtean eta geroztik hainbat nazinoarteko foro eta instituzinotan egin dau giza eskubideen aldeko lana. 2012an, Euskal Memoria Fundazioagaz batera, Oso latza izan da: tortura Euskal Herrian lana egin eta argitaratu eban.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!