Gaia Garia, artoa eta errotak izango da eta berbaldia Abel Ariznabarreta dimoztar idazleak emongo dau. Ariznabarretan publikazinoen artean dagoz Eusko Folklore urtekariaren ehun urte (1921-2021): atzoko eta gaurko gure ahalegina, Arratiako ohitura eta sineskerak R.M. Azkueren "Euskalerriaren Yakintza"-n eta Dimako (Bizkaia) elizatearen barrutiko auzuneak, kofradiak eta ermitak moduko publikazino eta liburuak.