Bizkaiko gizonezkoen Lasto Botatze Txapelketea irabazi eban Tubik

Ager Barragan 2023ko eka. 6a, 12:55

Astegoienean, Arratzun jokatutako Bizkaiko Txapelketako txapela jantzi eban Jose Martin Bustinza “Tubi”k  6,10 metroko markeagaz.

Beñat Obieta, Eloy Salterain eta Jon Loiolaren kontra egin eban eta eguneko markarik onena lortu eban herri kirolari dimoztarrak. Tubik bere burua ondo ikusi ebala eta egindako markeagaz oso gustura geratu zala adierazo dau. Dimako auzokide dan Jon Loiolak ez eban egun ona izan eta azkenengo postua lortu eban 4,8 metroko markeagaz, halanda be Tubik, Jon beti lagunduteko eta esku bat botateko prest dagoala azaldu dau.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!