Amaia Aldaik ezin izan eban igazko txapela mantenidu Nafarroa Foru Komunitatea torneoan

Ager Barragan 2023ko eka. 5a, 13:02

Finala irabazten hasi baziran be, 22-18 galdu eban Aldaik, Leire Galeanogaz batera, Leire Garai eta Enara Gaminden aurkako partidua.

Amaia Aldai pelotari dimoztarrak astegoienean amaitu dau Nafarroako Foru Komunitatea Torneoa, Leire Galeano bikoteagaz batera. Ligaxkako bigarren partiduan legez, eta markagailuan 18-14 aurretik joanda be,  Aldai eta Galeano ez ziran Garai eta Gaminde irabazteko kapaz izan.

Partidua ondo hasi baeben be, partiduaren azken partean bikote urdinak jokoa atzean kargau ebela azaldu dau Amaia Aldaik. Dimoztarrak adierazo dauanez, oso urrunetik jokatutera derrigortu eben. Gaineratu dau, partidu sano txukuna egin ebela baina bikote urdinak euren baliabideak oso ondo erabili ebezala.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!