eskupelotea

Amaia Aldaik ez dau lortu Bergarako txapela, baina beste hiru final ditu aurretik

Asier Abrisketa 2023ko mai. 30a, 10:05

Bagilaren 4an jokatuko dau Nafarroako Foru Komunitatea Torneoko finala, 8an Zaramagakoa eta hurrengo egunean, Biharko Izarrak txapelketakoa.

Amaia Aldai uda aurreko txapelketak amaituten dabil eta hainbeste final batu jakoz; lau final aste bitan. Lehenengoa atzo, hilak 29, jokatu eban Bergara Hiria Txapelketakoa baina Leire Galeanok eta biek ez eben garaipenik lortu Leire Garai eta Enara Gaminderen kontra, 19-22 galdu eban Dimakoak. Aste honetako bigarren aukerea, domekan izango dau. Finaletako garrantzitsuena izango da bagilaren 4koa, Emakume Master Cup-ek antolatutako Nafarroako Foru Komunitatea Torneoa. Gainera, atzoko bikote berberek jokatuko dabe finala.

Hurrengo astean ostera, lehenengo hitzordua bagilaren 8an, eguena, izango dau Gasteizko Zaramaga txapelketako finala Naroa Agirregaz, oindino ebazteke dagoz aurkariak. Finalerako txartela, hilaren 25ean lortu eben, Arrate Bergara eta Uxue Oses 22-10 garaitu ostean. Hurrengo egunean, hilak 9, deskantsurako denpora barik beste final bat jokatuko dau Aldaik. Mallabiako Biharko Izarrak Torneoko txapela lortzean saiatuko da dimoztarra Enara Gaminderen aurka.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!