mitologia

Oingo zapatuan izango da Jentilak Diman ikuskizuna

Bea Azpiri 2023ko mai. 25a, 10:15
Aurreko urteko edizinoko ikuskizunetako bat, Sorgina eta Meiga // Jentilak Diman.

Zapatu gauean izango da Txumuluxueta Kultur Elkarteak antolatutako mitologiaren gaineko herri ikuskizuna: 22:00etan, kalejirea egongo da izaki mitologikoagaz eta ondoren hiru antzezlanek, ume eta nagusien jantzek, musikeak, koruak eta bideoek, besteak beste, osotutako ikuskizuna pelotalekuan.

Ehun bat herritarrek hartuko dabe parte diziplina artistiko desbardinetan. Gotzon Aurrekoetxeak, Ibon Izak eta Rafa Ugaldek sortu ditue ikuskizunaren ardatz diran hiru antzezlanak. Lehenengo antzelana, Gotzon Aurrekoetxearen Basajaun eta Basandere izango da, personaia honeen gainean dagozan ipuin mitologikoetan oinarrituta.

Bigarrena, Ibon Izarena da "amama baten istorioa. Amama narratzaile moduan, belaunaldi gazteari kulturearen transmisore egiten dau" azaldu deutso begituri antolakuntzako Gotzon Aurrekoetxeak. Hirugarrena egiteko, Rafa Ugaldek bere narrazino bat antzerki bihurtu dau. Antzezlan honetan, Lei eta Edurren burrukak kontetan dira, neguari gorazarre eginaz eta per-
sonaia mitologiko barriak sortuz. Izan be, antolatzaileen eretxian, tradizinoa “egunero sortu behar da eta egokitu gaur egungo baloreetara”.

Diziplina artistiko ugari

Antzezlanetan, herritarrek egindako bideoak proiektauko dira. Zamakolako alkarteko abesbatzak be emonaldia eskainiko dau Jentilak Diman ikuskizunean eta herriko 8 jantzari inguruk, musika tradizional eta gaur egungoaren arteko fusino bategaz egingo dabe jantzan.

Ikuskizuna ikusteko, ez da izenik emon edo sarrerarik erosi behar. Gastuak kubriduten lagunduteko, errifa bat egongo da, frontoi inguruan salduko dana ikuskizun egunean bertan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!