musikea

Engandina eta Lautada taldeek kontzertua emongo dabe Diman

Bea Azpiri 2023ko mai. 23a, 16:45
Engandina taldea.

Dimetal Fest jaialdia pentsamentuan dabela, Dimetaleroak Kultur Elkartekoek hardcore eta metal taldeak ekarri izan gura ditue oingo hileko zitara. Barikuan, maiatzak 26, 22:00etan, Abaroan eskainiko dabe kontzertua Engandina eta Lautada taldeek.

Engandina taldeak Once Created, Once Sold... hiru kantez osotutako EPa kaleratu eban 2022an. Laukoteak, post-hardcore musikea egiten dau, agresibidadea eta emotibidadea nahastuz, antustia existentziala kanporatuteko. Ivan Olartek (bateria), Unai Garcia de Vicuñak (gitarrea), Daniel Besgak (gitarrea) eta Unai Mendezek (ahotsa eta bajua) osotuten dabe Engandina taldea.

Lautada taldeak heavy metal estiloko musikea egiten dabe euskeraz. Imanol Espino (bajua), Erik Torrico (gitarrea), Aitor Sanchez (ahotsa) eta Ekaitz Martinez (bateria) dira talde hau osotuten daben musikariak. 2022an atera eben lehenengo diskoa, Lautada izenekoa. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!