Baltzolako Kobak, zabalik urte biren ostean

Asier Abrisketa 2023ko mai. 23a, 12:00
argazkia: turismovasco.com

Q sukarra detektau ostean, 2021eko maiatzaren 7an zarratu ziran kobak; Aste Santu ostetik sartu daitekez bisitariak eta barikutik, ganadu eta artzainak.

Baltzolako kobak zarratuta egon dira atzen urte bietan, 2021eko aprilean hainbat Q sukar kasu antzeman ostean. Gerora, 29 personak emon eben positibo Coxiella burnetii bakterian eta hamarrek behar izan ebezan zainketak ospitalean. Holan, maiatzaren 7an jakinarazo eban Segurtasun Sailak kobak zarratuko zirala. Guztira, ehun kasu inguru antzeman dira, Osasun Sailaren arabera, Bizkaian izan dan agerraldi handiena.

Dimako Udala: "Kobak Aste Santu ostetik dagoz zabalik bisitarientzako, barikutik, artzainak eta animaliak be joan daitekez".

Gaixotasun hau behi, ardi eta ahuntzen bidez heltzean da gizakiongana. Hori dala-ta, bai ingurua bai inguruko abereak aztertu eta desinfektau dirala dino Segurtasun Sailak. Halanda be, zailtasunak izan ditue. 2022ko urrietan Bizkaiko Osasun Publikoaren zuzendariordea dan Joseba BIdaurrazagak Radio Bilbaon azaldu ebanez, saguzahar kolonia bat bizi da bertan eta honek, esku-hartzea mugatu dau. Horrezaz gain, inguruko abere guztiak txertatu zirala azaldu eban.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!