Eskupelotea

Finalaurreko bat eta final bi jokatuko ditu Aldaik datozen asteetan

Asier Abrisketa 2023ko mai. 22a, 12:21

Nafarroako Foru Komunitatea Torneoko finalaurrekoa batetik, eta Bergara Hiria zein Biharko Izarrak txapelketetako finalak bestetik jokatuko ditu.

Amaia Aldai pelotari dimoztarrak partiduz betetako astea izan dau; izan be, hiru txapelketa ditu jokoan: Bergara Hiria, Nafarroako Foru Komunitatea Torneoa eta Biharko Izarrak. Hiru partiduak irabazi ez dauzan arren, aurrera doa hiru txapelketetan. Holan, finalaurreko bat, hilaren 26an, eta final bi, hilaren 29an eta bagilaren 9an, jokatuko ditu.

Lehen hitzordua maiatzaren 26ean izango da, 19:00etan, Nafarroako Foru Komunitatea Torneoko finalaurrekoa. Domekan jokatutako ligaxkako atzen partidua Galeanok eta Aldaik, Garai eta Gaminderen kontra, 14-22 galdu eben arren sailkatu dira. Oin, Arrizabalaga eta Zabal izango dira aurkariak.

Hurrengo partidua hilaren 29an, astelehena, izango da: Bergara Hiria txapelketako finala. Txartel hau pasau dan martitzenean lortu eban Galeanogaz, Barrocal eta Agirre 22-13 garaitu ostean. Oindino ez da ebatzi bigarren bikote finalista, bihar, martitzena, jokatuko da-ta beste finalaurrekoa.

Biharko Izarrak txapelketako finala ostera, bagilaren 9ean jokatuko da. Eguenean jokatu eban ligaxkako atzen partidua, 18-11 Larrarteren kontra. Holan, ligaxkako partidu guztiak helduko da Aldai Gaminderen kontrako finalera.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!