motorra

Cross Country-ko Euskadiko Txapelketako lasterketa bat jokatuko da zapatuan Diman

Asier Abrisketa 2023ko mai. 18a, 11:30
Argazkia: Simon Moog // unsplash.com

Dimako frontoi albotik hasita, basotik eta Ziarrustaraino izango da zirkuitua; 16:00etan urtengo dira kategoria guztietako motoristak.

Moto Club Dimak antolatuta, I. Cross Country Dima motor lasterketea jokatuko da Diman maiatzaren 20an, zapatua. Euskadiko Txapelketako bost kategorietarako izango da puntuagarria eta momentuz, ia 70 motoristak egin dabe izen-emotea. Lasterketea 16:00etan hasiko da Dimako frontoi albotik eta basoko bideetatik mobiduko dira motoristak, Ziarrustaraino eta bueltan. Gitxi gorabehera, ordu biko lasterketea izango da eta 19:00etan banatuko dira sariak.

Egun osoan zehar egongo da Diman giro motorzalea. Izan be, talde eta lasterkari independienteak eguerditik egongo dira herrian lasterketa aurreko prestaketakaz. Berifikazinoak 13:00etan hasiko dira eta 15:00etan, briefing-a eta errekonozimenturako birea egingo dabe, 16:00etan hasi aurretik.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!