Eskupelotea

Amaia Aldaik irabazten hasi dau Nafarroako Foru Komunitatea Torneoa

Asier Abrisketa 2023ko mai. 16a, 12:27
Amaia Aldai eta Nora Mendizabal, 2022ko edizinoaren garaipena ospatuten.

Ligaxkako partidu baten faltan, Leire Galeano eta biak finalaurrekoetarako sailkatuta dagoz daborduko. Aldai, pasau dan urteko txapela manteniduten saiatuko da.

Amaia Aldai pelotari dimoztarrak astegoienean hasi dau Nafarroako Foru Komunitatea Torneoa, Leire Galeano bikoteagaz batera. Lehen partiduan, Olatz Beitia eta Uxue Oses izan ditue aurkari eta 22-10 garaitu dabez. Ligaxkako bigarren eta atzen partidua Leire Garai eta Enara Gaminderen kontra jokatuko dabe hilaren 21ean, domekea. Halanda be, matematikoki finalaurrekorako sailkatuta dagoz jada.

Partidua, "hasikeratik erraz bideratu" ebela azaldu dau Amaia Aldaik. Dimako aurrelariak adierazo dauanez, sakez min asko egin eban eta aurrean tantu ugari amaitu ebazan. Gaineratu dau, Galeano nahiz eta oso gaztea dan, atzean ez ebala pelotarik galdu eta ziurtasunez aritu zala frontoian.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!