udalekuak

Zabalik dago Dimako Udaleku Irekietarako izen-emotea

Asier Abrisketa 2023ko mai. 16a, 11:15

2010 eta 2018 urte bitartean jaiotakoek emon ahal dabe izena garagarrilaren 3tik 14ra, txanda bitan egingo diran udalekuetarako; 14tik 15era, Indusin gaua pasetako aukerea be badago.

Aurtengo udara begira, Diman Udaleku Irekiak egingo dira eta daborduko, zabalik dago izen-emotea. Holan, maiatzaren 26ra arte emon ahalko dabe izena 2010 eta 2018 urte bitartean jaiotako ume eta gaztetxoek. Izena emoteko, kultura.dima@bizkaia.org helbidera idatzi behar da, umearen izena aitatu eta transferentziaren gordekinagaz. Prezioaren erdia egon behar da ordainduta maiatzaren 26 aurretik. Osotara, prezioa ume eta asteko 43 eurokoa da, neba-arreben kasuan, 39 euro bakotxak.

Udaleku honeetan, txanda bi dagoz, baina biak aukeratuteko aukerea be badago. Lehenengo txandea garagarrilaren 3tik 7ra izango da eta ekintza nagusi bi egingo dira, besteak beste: Hi Selfie! jolasa eta urtekerea, hondartzara. Bigarren txandan ostera, garagarrilaren 10etik 14ra, olinpiadak eta ugerlekura urtekerea egingo ditue beste ekintza batzuen artean. Gainera, 14an Indusin gaua pasatzera joateko aukerea be badago mahai gainean. Bertan, Orienting-a praktikauko dabe.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!