bola-jokoa

San Miguel taldeak irabazi eban Artauneko tiradea

Asier Abrisketa 2023ko mai. 16a, 11:00

Bizkaiko Komarkaleko Bola-jokoa amaituteko jardunaldi bakarra faltau danean bosgarren doaz Lemoakoak, seigarren Obakoak eta atzenak, hamaikagarren, San Kristobalekoak.

Zapatu arrastian Dimako Artaun auzoko bolategian jokatu zan Bizkaiko LVIII. Komarkaleko Bola-jokoaren Txapelketako atzeaurren jardunaldia. San Miguel taldea urten zan garailea 514 puntugaz. Talde arratiarrak ostera, atzetik ibili ziran: Lemoa bosgarren (466 puntu), San Kristobal bederatzigarren (443 puntu) eta Oba hamargarren (432 puntu). Atzen tiradea asteon izango da, Amorebieta-Etxanoko Gur Kirolak-en, hilaren 20an.

Sailkapen orokorra:
  1. San Miguel, 3.207
  2. San Pedro Boroa, 3.077
  3. Belatxikieta Elkartea, 3.065
  4. San Antonio C, 3.004
  5. Lemoa, 2.984
  6. Oba, 2.918
  7. Epaltza, 2.889
  8. Elorriaga, 2.863
  9. San Antonio B, 2.842
  10. Betiko Belatxikieta, 2.671
  11. San Kristobal, 2.561

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!