Eskupelotea

Antrim WallBall Slama irabazi dau Lur Ziarrustak

Asier Abrisketa 2023ko mai. 15a, 12:00
Lur Ziarrusta eta Miren Larrarte Belfasten // Itxitakoa.

Europako sailkapeneko lehenengoa, Luke Thombson, eta bigarrena, Conor Mcelduff, garaitu ostean jantzi dau txapela Ziarrustak Ipar Irlandan.

Lur Ziarrusta pelotari dimoztarra Ipar Irlandan izan da astegoienean, Antrim WallBall Slam-a jokatuten eta ez da esku-hutsik bueltau, irabazlea izan da-ta. Berak bakarrik ez, Miren Larrarte bidaniarrak be osotu dau euskal delegazinoa eta biak irabazi dabe urrea, andrazkoena Larrartek. Ziarrusta Antrimen egindakoagaz poz-pozik agertu da, finalaurrekoan eta finalean, hurrengoz-hurrengo, Europako ranking-eko onenak garaitu dauzalako: Luke Thombson ingelesa eta Conor Mcelduff irlandarra.

Sailkapen faseari aurre egin ostean, finalaurrekoan txapelketako faboritoa eta Europako sailkapen orokorreko buru dan Luke Thombson izan eban aurrez aurreko Ziarrustak. "Partidu guztia estu ibili nintzan, baina ni puntu bigaz aurretik, noizean behin harrapau nau baina ez eban iges egin", azaldu dau. Azken momentuan, Dimakoa 24-21 irabazten ebilenenean, 24na bardindutea lortu eban ingelesak, "hiru tantazogaz", baina atzenak Ziarrustaren alde egin eban, 25-24, finalerako txartela lortuta.

Finalean, Europako bigarrena izan zan aurkaria, Conor Mcelfuff. Ziarrustak azaldu dauanez, parekatuta hasi ziran baina lehen tantuak eginda, konfidantzeagaz egin eban aurrera: "Hemen konfidantzeagaz jokatuten dozunean dana sartzean da". Holan, aldea handituten joan zan, 25-16 amaitu eta urreagaz Euskal Herrira bueltauta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!