bertsolaritzea

Iñaki Iturriotzek irabazi dau Dimako saioa

Asier Abrisketa 2023ko maiatzaren 12a

Udabarria Bertsotan sailkapen faseko saioa Diman, Iñaki Iturriotz kantetan // Bizkaiko Bertsozale Elkartea.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasearen A multzoan, bigarrena da igorreztarra Aissa Intxaustiren ostetik, saio bi faltau diran arren.

Atzo, hilak 11, jokatu zan Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasearen, Udabarri Bertsotan, bigarren jardunaldia Diman eta Muxikan. Dimako saioan, A multzoan, Iñaki Iturriotz bertsolari igorreztarra urten zan garaile, 182 puntugaz. Muxikan ostera, B multzoan, Ibai Amillategi gernikarrak irabazi eban, 195'5 puntu lortuta

Dimako saioari jagokonez, holan gelditu zan sailkapena: Iñaki Iturriotz Zuluagak 182 puntu, Aitor Arrutia Azkuetak 180'5, Koldo Gezuraga Seijidok 172'5, Ander Sarriugarte Garciak 167'5, Iker Garitagoitia Astigarragak 166 eta Peio Lago Iturriagak 129'5. Holan, saio bi faltau diranean, Aulestin eta Busturian, Iturriotz bigarrena da sailkapen orokorrean. Izan be, A multzoan, aurretik Aissa Intxausti Aburruza bakarrik dauka, 203'5 puntugaz.

 

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!