Aprilean egin eben Sustabiz Fundazioaren aurkezpena, Herri Kirolak, Euskal Pelotea eta Arrauna buztartu eta erabarrituteko asmoagaz. Antolatutako lehen ekintzen artean, maiatzaren 13an lasto jasotze eta lasto botatze tailerra egingo da Crossfit Gernika lokalean (Ibarra kalean), 11:00etatik aurrera. Hamabost urtetik gorakoentzako tailerra da, dobakoa, eta Sustabiz-en webgunean emon daiteke izena. Ikusleentzako be, ateak zabalik egongo dira.
Tailerrean, Jose Martin Bustiza 'Tubi' dimoztarra izango da dinamizatzaileetako bat. Modalidade honeetako izen ezaguna da, izan be, hamaseitan izan da Euskal Herriko txapelduna lasto jasotzean eta hamabitan barriz, lasto botatean. Beragaz batera egongo dira Garbiñe Lopez de Uralde, jasotzean birritan txapelduna, eta Bingen Erleaga zentroko entrenatzailea.