udal hauteskundeak

Dimako EH Bilduk hauteskundeetarako zerrendea aurkeztu eban Diman

Erredakzinoa 2023ko mai. 10a, 10:00

Maiatzaren 28ko udal hauteskundeei begira Dimako EH Bilduk bere zerrendearen aurkezpena egin eban Dimako frontoi txikian aprilean.

“Dimako EH Bildutik goraipatu eta eskertu gura dogu egun horretan herritarrengandik jasotako harrera beroa eta ekitaldian parte hartu eben aurkezle, albokari, bertsolari eta zelan ez berbea hartu eben Jasone Agirre Garitaonandia eta Jose Mari Atutxa Olabarri, gure alkategaia” dinoe BEGITUra bialdutako prensa-oharrean. “Ehun bat persona batu ginan giro ezin ederragoan” gehitu dabe. Ekitaldian Bizkaian eta baita Dimarako daukiezan erronkak aurkeztu ebezan. Ostean talde argazkia atera eben bertaratutakoek.

“Ehun sozial itzela daukan herria da Dima. Herrigintzako sare horretaz baliatu behar dogu aurrera egin eta egungo balio barrietara egokitzeko. Herri gitxik daben altxorra da hori eta, etenbarik indartzen eta barritzen lagunduko dogu” dinoe.

Hau da Dimako EH Bilduk aurkeztutako zerrendea: Jose Mari Atutxa Olabarri, Maider Kortazar Basterra, Borja Ruiz Huerta, Mari Jose Barrenetxea Larrea, Haizea Ziarrusta Intxaurtza, Rafa Ugalde Iragorri, Iratxe Baraiaetxaburu Zarandona, Jokin Burgete Uriarte, Bego Quevedo Egia, Ana Aldape Martin, Oihane Barrenetxea Olabarri eta Agus Petralanda Gogenola.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!