Udabarri Bertsotan izeneko sailkapen fasea maiatzaren 4an hasi zan eta 25ean amaituko da. 48 bertsolari dabiz parte hartzean. Diman, Iñaki Iturriotzek Aitor Arrutia, Ander Sarriugarte, Iker Garitagoitia, Koldo Gezuraga eta Peio Lago izango ditu aurrez aurre, sailkapenerako lehian.
Sarrerak erosi daitekez www.bertsosarrerak.eus webgunean eta, agortu ez badira, saio egunean txarteldegian, 18:00etatik aurrera.