bola-jokoa

Lemoako taldeak irabazi eban Obako tiradea

Asier Abrisketa 2023ko maiatzaren 9a

Bizkaiko Komarkaleko Bola-jokoa amaituteko jardunaldi bi faltau diranean bosgarren doaz Lemoakoak, seigarren Obakoak eta atzenak, hamaikagarren, San Kristobalekoak.

Zapatuan Dimako Oba auzoan jokatuko zan Bizkaiko LVIII. Komarkaleko Bola-jokoaren Txapelketako atzen hirugarren jardunaldia eta Lemoako taldea urten zan garaile, 494 puntugaz. Oba eta San Kristobaleko taldeek be hartzean dabe parte eta honeek, zortzigarren eta bederatzigarren postuak lortu ebezan, 418 puntugaz biak be. Hurrengo tiradea, Artaunen izango da maiatzaren 13an 16:00etatik aurrera eta azkena, Amorebieta-Etxanoko Gure Kirolak-en, hilaren 20an.

Aiko hemen sailkapen orokorra Artauneko tiradearen aurretik:

  1. San Miguel
  2. San Pedro Boroa
  3. Belatxikieta Elkartea
  4. San Antonio C
  5. Lemoa
  6. Oba
  7. Epaltza
  8. Elorriaga
  9. San Antonio B
  10. Betiko Belatxikieta
  11. San Kristobal

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!