bola-jokoa

Zapatuan Bizkaiko Komarkaleko Bola-joko tiradea jokatuko da Oban

Bea Azpiri 2023ko maiatzaren 5a

Arratiako hiru talde dagoz parte hartzean eta hiru tiradaren faltan, bosgarren dago Oba; seigarren, Lemoa, eta San Kristobalek zarratuten dau sailkapena, hamaikagarren lekuan.

Dimako Oba auzoak hartuko dau oingo zapatuan, hilak 6, 16:00etan, Bizkaiko LVIII. Komarkalaren Bola-joko Txapelketako saioa. Arratiako hiru talde dagoz parte hartzean eta hiru tiradaren faltan, bosgarren dago Oba; seigarren, Lemoa, eta San Kristobalek zarratuten dau sailkapena, hamaikagarren lekuan. Hurrengo tiradea, Artaunen izango da maiatzaren 13an eta azkena, Amorebieta-Etxanoko Gure Kirolak-en, hilaren 20an.

Aiko hemen sailkapen orokorra Obako tiradearen aurretik:

  1. San Miguel
  2. San Pedro Boroa
  3. Belatxikieta Elkartea
  4. San Antonio C
  5. Oba
  6. Lemoa
  7. Epaltza
  8. San Antonio B
  9. Elorriaga
  10. Betiko Belatxikieta
  11. San Kristobal

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!