jantzak

Zapatuan ospatuko da Dimako Dantzari Eguna

Asier Abrisketa 2023ko maiatzaren 4a

Zeanuriko Arrikibar, Otxandioko Urduri, Igorreko Arantzarte, Lemoako Durundi Barri eta Dimako Gazte Barri jantza taldeetako 180 ume eta gaztek hartuko dabe parte.

Maiatzaren 6an, zapatua, Gazte Barri jantza taldeak antolatutako Dantzari Eguna ospatuko dabe dimoztarrek. Gazte Barriko jantzariakaz batera, iguruko jantza taldeetako ikasleek be hartuko dabe parte kalejira eta jantza erakusktaldian: Igorrekoak, Lemoakoak, Otxandiokoak eta Zeanurikoak. Guztira, 180 jantzari gazte eta ume, egongo dira egun osoko jaia ospatuten.

Egitaraua 11:30ean hasiko da, Bizkargi 1937 Zanpazan taldeak girotutako kalejireagaz. Herritik zehar ibiliko dira eta bidean, hainbat geldialdi egingo ditue jantzan egiteko. Kalejirea 13:00ak inguruan amaituko da plazan eta bertan, talde guztiek hamairu jantzako erakustaldia egingo dabe.

Bazkalostean, 15:30etik aurrera egur jolasak egongo dira umeentzako eta 17:30ean, 19:30era arte iraungo dauan euskal disko festea egingo da. Haun, Ismederrek girotuko dau; hau da, Oizeder Mayo Gaztea irratiko estaria eta Ismael Pereira aktore eta animatzaile igorreztarra. Tartean, txokolatea be zerbitzauko da, 18:30 inguruan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!