eskupelotea

Finalaurrekoak jokatuteko aukera barik gelditu da Elezkano II

Asier Abrisketa 2023ko maiatzaren 2a

Elezkano II eta Laso // Baiko Pilota

Astegoienean Unai Lasoren kontra 22-11 galdu eta Jokin Altunak Aitor Elordi garaitu ostean, Buruz Buruko txapelketan aurrera egiteko aukera barik gelditu da Dimakoa.

Astegoienean, Labriten jokatu dau Danel Elezkanok Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxka faseko bigarren jardunaldia eta 22-11 galdu eban, Lasoren mesedetan. Hurrengo egunean ostera, Altuna III eta Elordiren artelko partiduan, Amezketakoak irabazi eban eta holan, Elezkano finalurrekoetan parte-hartzeako aukera barik itxi dau. Izan be, partidu bi jokatu ditue eta Dimakoak biak galdu dauz. Hurrengoa eta atzena, Altuna IIIren kontra jokatuko dau aste bi barru.

Lehen jardunaldian Elordiren kontra 22-19 galdu ostean, Lasoren kontrakoa ez da hobeto joan Elezkanorentzako. Lehenengo tantuetan aurretik ibili bazan be, 4-4tik aurrera atzean geratu zan Elezkano eta partidua guztiz apurtu zan 12-11tik aurrera, Dimakoak ez eban-ta tantu gehiagorik lortu Laso 22ra heldu zanera arte.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!