Dimako Udalak zapaturako, aprilak 22, antolatu dau Zizetan mendi ibilaldia. Goizeko 08:00retan abiatuko dira partaideak frontoi txikitik, ibilbidearen 18 kilometroak egiteko. Hain ibilbide luzea egin gura ez dabenentzat beste aukera bat dago, familia ibilbidea izentau dabena, 7,4 kilometrokoa. Honeek 10:00etan urtengo dira frontoitik. Partaide kopurua gehienez 150 lagunekoa izango da. Helmuga kontrola 14:30ean zarratuko da.
Izena bezpera arte emon daiteke online Dimako udal webgunean, 8 euroko prezioan eta egunean bertan, martxea hasi baino ordu erdi lehenago Dimako frontoi txikian 12 euro ordainduta.