Dimako Guraso Elkarteak eta Andraizea andra taldeak antolatuta, Muxika, Ibarruri eta Gorozikako andrek osotuten daben Oxygastra Curtisii alkartearen laugarren antzezlana egongo da ikusgai Diman: Amatau pantailak. Aprilaren 22an, zapatua, 19:00etan hasiko da pelikula eta telesailetan, andren estereotipoak landuten dauzan ikuskizuna.
Oxygastra Curtisii alkartea oin dala hamar urte eratu zan eta ahalduntzea zer dan azaldu eta praktikan ipintea gatxa egiten jakiela eta, antzezlanak egiten hasi ziran. Amatau pantailak laugarrena da eta ume zein andra nagusiek taularatuten dabe, andrak pantailetan zenbat eta zelan agertuten diran eztabaidatzeko.
Andren ikusgarritasuna bakarrik ez, pelikuletan betetan daben rola be neurtuteko, 80. hamarkadan erabili zan Bechdel testa aitatuko da antzezlanean. Bertan, hiru aldaeragaz neurtzen dira pelikulak: filmean zenbat andra dagozan, euren arteko alkarrizketak eta alkarrizketotan, gizonak ez diran beste gairen bat aitatzen dan ala ez.