Elezkano II.-k Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxka fasea hasi dau pasau dan astegoienean. Zapatuan, Elordiren kontra lehiatu zan Labriten eta Mallabiakoak eroan eban ligaxka faseko lehen puntua, 22-19 irabazita. Biak atzen momentuan sartu dira txapelketara, Rezusta eta Zabala ordezkatu dabez eta, baina erakustaldi itzela emon eben partiduan.
Dimakoak, partidua irabazteko aukerea bere eskuan izan eban. Izan be, atzen zatian bera egoan aurretik, 18-19. Baina Elordik aurrea hartu eta lau tantu egin ebazan, danak jarraian. Holan, ligaxkako A multzoko lehen partidua eskuratu eban. Elezkano atzen postuan dago oin, baina oindino ez da jokatu Altuna III eta Lasoren arteko partidua. Astegoien honetan izango da, Bilbon.