Eskupelotea

Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetan lehiatuko da Elezkano II

Asier Abrisketa 2023ko apirilaren 12a

Rezusta eta Zabaleta ordezkatzeko deia jaso ostean, Artolaren kontra 22-19 irabazita sailkatu da final-laurdenetako ligaxka fasera.

Danel Elezkanok Peio Etxeberriaren kontra galdu baeban be, atzen orduan izan zan deitua txapelketara bueltetako, Elordigaz batera, Rezusta eta Zabala ordezkatzeko. Holan, zapatuan Artolaren kontra lehiatu zan eta 22-19 irabazi eban Dimakoak, Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkarako txartela lortuta.

Lehen tantuek Artolaren alde egin eben, baina 1-6tik aurrera, Elezkano hasi zan jokoan sartu eta aldea txikituten. Holan, 9-7tik aurrera Dimakoa ibili zan aurretik momentu oro, atzen zatian aldea galtzeako hurbil egon bazan be, 18-17 izan zan alderik txikerrena. Baina Elezkanok, aurkariak baino gitxiago huts egin eta tantu gehiago sartu ebazan, partidua 22-19 amaituta.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!