Oingo eguenean, aprilak 6, Dimako lehen bonbardaketearen 86. urteurrena beteko da eta hildakoak gogora ekarteko Dimako eleiza eta ermita guztietako kanpaiek batera joko dabe minutu biz, 17:00etan, ordu horretan izan zalako bonbardeoa 1937an. Gero, Igorre bonbardeau eben hegazkin bardinek eta Osita Fano Urrutia hil eben, seme-alaben aurrean.
Urte haretako maiatzaren 23ra arte, zazpitan pasau ziran gitxienez faxisten hegazkinak Dima gainetik bonbak botaten. Oba auzoan eta erdigunean egon ziran kalteak, baina ez dago hildako eta zaurituen gaineko informazino ofizialik.
Holan, eguenean 17:00etan auzoetako jentea auzoko ermitearen inguruan batzera deitzean dabe Bakearen Lore Gara ekimenaren bultzatzaileek, “egun haretan hil, zauritu edo kaltetuak izan ziran herritar guztiak eta aldi berean gerra krudelaren ondorioz hildako eta errepresaliadu guztiak ixiltasunean omentzeko”.
Txumuluxueta Kultur Elkarteak, 2016an abiatu eban Bakearen Lore Gara egitasmoa, Dimako herrian Gerra Zibilean gertatutakoaren inguruan egiaren ezagutza eta erreparazino morala lortzeako. Horretarako kanpai jotzeez gainera, besteak beste, berbaldiak, ekintza sozialak eta errezitaldiak antolatu ditue urte honeetan zehar.