Gaudeamus Korala 1994an jaio zan Gernikan eta Julia Foruria da ordutik, koruaren zuzendaria. Abeslariak ume eta gazteak dira eta XX. zein XXI. mendeetako estilo desbardinak buztartuten ditue euren errepertorioan. Kanteteaz gainera, oholtzan koreografia eta performance-ak egiteagaitik dira ezagunak.
Holan, Gaudeamus Koralak nazinoarteko jaialdi askotan hartu dau parte; Kroazia, Italia, Portugal, Txina, Alemania, Austria eta Errusia ibili dira, besteak beste, kantetan. Errusian hain zuzen be, Sochin, World Choir Games lehiaketan hartu eban parte gernikako koruak eta lehiatutako hiru kategorietan lortu ebezan sariak: domina olinpikoa polifonian, urrezko domina a capella folklorean eta zidarrezkoa, folklore eszenikoan.