musikea

Cecilia Payne eta Arima taldeek Diman joko dabe

Bea Azpiri 2023ko martxoaren 29a

Cecilia Payne taldea, Kiñu Gaztetxearen VIII. Rockupa jaialdian.

Dimetaleroak Kultur Elkarteak antolatuta, Cecilia Payne eta Arima taldeek Dimako Abaroa Aretoan joko dabe barikuan, hilak 31, 22:00etatik aurrera.

Paule Bilbao da Arima taldeko buru. Gontzal Bilbao, Ama Say taldeko kidea Pauleren aita da eta bateria joten dau Ariman. Josu Gonzalez da baju jotzailea, eta Josu Palaciosek gitarrea joten dau. Taldearen hirugarren diskoa da Diman aurkeztuko dabena, Beldurrez beste egitea. Aurretik, Metamorphosis (2019) eta Biluztasunez jantzita (2021) atera ebezan. 

Ceculia Payne laukote bizkaitarraren estiloa, 1980 eta 1990 hamarkadetako rock alternatiboaren eragina dauka, beste eragin batzukaz batera, baina taldearen estiloa ez da erraz definidutekoa eta gaur egungo musikea egiten dabela dinoe eurek. EP bi eta LP bat ditue kalean. Cecilia Payne-Gaposchkin astronomoak, eguzkia batez be helioz eta hidrogenoz osotuta dagoala deskubridu eban eta taldearen izenak berari egiten deutso erreferentzia. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!