Diman adin desbardinetako ume eta gaztetxoentzako hiru udaleku egingo dira aurtengo garagarrilean: udaleku itxiak, gazte udalekuak eta udaleku irekiak. Honeen gainean informetako, Dimesten alkarteak batzarra antolatu dau eguenerako, martiak 30, 19:00etan udaletxeko pleno aretoan.
Udaleku itxietan 2015 eta 2011 artean jaiotakoek emon ahal izango dabe izena. Garagarrilaren 3tik 7ra arte, Gorbeiako Aterpean izango dira udalekuak. Gazte udalekuetan izena emoten dabenek be, 2006 eta 2010 bitartekoak, Gorbeiako Aterpean pasauko dabez lau gau, garagarrilaren 17tik 21era.
Atzenik, Zaztaparrakek gidatutako herrian egingo diran udaleku irekietan, gaua pasau barik, 2018 eta 2010 urte bitartean jaiotakoak egon ahalko dira. Txanda bi dagoz: garagarrilaren 3tik 7ra eta 10etik 14ra.