Eskupelotea

Aldai eta Mendizabalek ezin izan dabez Arrizabalaga eta Oses garaitu

Asier Abrisketa 2023ko martxoaren 27a

Final osteko sari banaketea // Emakume Master Cup

Emakume Master Cup Binakako txapelketako finala 22-14 galdu eban atzo Zarautzen pelotari dimoztarrak.

Atzo jokatu zan Zarautzen Emakume Master Cup Binakako txapelketearen finala, Amaia Aldai eta Nora Mendizabal gorriz, Uxue Oses eta Olatz Arrizabalaga urdinez. Atzen honeek jantzi ditue aurtengo txapelak, Arrizabalagak laugarrenez eta Osesek lehenengoz, 22-14 irabazi ostean.

Lehen tantuak kenduta, bikote urdina aurretik mantendu zan markagailuan partiduak iraun bitartean. Holan, lehia 10-4ko aldeagaz hasi zan igartzen, Aldai eta Mendizabal aldea txikituten hasi ziralarik. 11-10era be ailegau ziran baina 15-12koa txapara bota eban Aldaik eta partidua barriro hasi zan urdinen alde egiten, 21-12ra heldu eta partidua amaituta emonda.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!