laburbira

XX. Laburbira gaur dator Dimara

Asier Abrisketa 2023ko mar. 24a, 09:30
'Erlojupekoa' filmaren fotograma bat.

Euskaltzaleen Topagunean antolatuta, euskerazko zazpi film labur proiektauko dira eskolan 19:00etatik aurrera.

Martiaren 6an hasi zan eta aprilaren 5ean amaituko da Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako Laburbiraren hogeigarren edizinoa. Zirkuitu ibiltariak Euskal Herriko 32 herritan egingo ditu geldialdiak, euskerazko zazpi film labur eskaintzeko. Igorretik pasau ostean gaur, hilak 24, Dimako eskolan proiektauko dira pelikulak 19:00etatik aurrera. Martiaren 31n, filmok Areatzan ikusteko aukerea be egongo da.

Filmak:

Olatuen isiltasuna

Maria Bartolome, Erik Campos eta Fernando Martinek, 2023ko edizinoko Kameratoia irabazi eben Olatuen isiltasuna lanagaz. Film honetako protagonisteak urtero Lekeitikoko kaleetatik egiten dauan ibilbidea kontetan dau pelikuleak.

Muskil

Filma Marina Perosanz 21 urteko neska eibartarraren lana da. Perosanz Ikus-Entzunezko Komunikazio graduko ikasketak egiten dabil eta hau da bere lehenengo film laburra. Pelikuleak, edadeko andrek sufriduten daben indarkeria matxistea salatuten dau. Istorioa, 1980ko hamarkadan garatzen da Muskil izeneko baserrian. Bertan adineko bikote bat bizi da, Ixabel eta Pedro. Pedrok tabernan pasetan ditu egunak, Ixabelek baserrian bakarrik lan egiten dauan bitartean. Egun batean, bizilagun barri bat heltzean da, Luisa. Luisa eta Ixabel zenbat eta hobeto konpondu, orduan eta tratu txarragoak emoten deutsaz Pedrok. Iñake Irastorzak, Jose Ramon Soroizek eta Miren Arrietak egiten ditue aktore lanak.

Koadro goriari heldu

Iulen Aranak idatzi eta zuzendutako filma da. Donostiako Larrotxene Kultur Etxean zuzendaritza ikastaroa egin ostean egin eban filma. Herminia, egoitza baten bizi dan 91 urteko andra bakarti baten istorioa kontetan da bertan. Herminiak ez dauka inogaz hartu-emonik, zentroko langile bat berarengan hurreratzen saiatzen dan arte. Itziar Aizpuru, Horacio Ubiria, Olatz Beobide, Maitane Aldako, Luis Fernández eta Puri Urretabizkaia dira film honetako aktoreak.

Irrits

Maider Oleaga egileak, ibilibide luzea egin dau zinemagintzan, 2001ean bere lehen lana egin ebanetik. Hainbat dokumental eta film labur ekoitzi eta zuzendu ditu eta sariak be jaso ditu, Donostiako zinemaldian, Euskal Gidoigileen Elkarteak emondakoa, tartean. Pelikulan, Izaro eta Clara, 17 urteko nerabeak dira eta haurrentzako udalekuetan, begirale lanetan dabiz. Halako baten, Clarak irrikaz musukatzen dau Izaro. Izaro Nieto, Angela Echaniz Oyarzabal , Erika Olaizola eta Xabier Elizalde dira antzezleak.

Asko falta da?

Ane Cuestak sinatzen dauan filma da hau. Mondragon Unibertsitatean ikasi eban Ikus-entzunezko Komunikazioa eta zinema zuzendaritza diplomaturea dago ikasten ECPV eskolan. Filmak indarkeria matxistea salatuten dau; bortxaketa bateri buruzkoa da, flashback bidez kontatuta. Maria Redondo, Gaizka Sarasua, Iholdi Beristain, Unai Arana eta Beñat Iturbe dira aktoreak.

Erlojupekoa

Leire Egañak, Zuzenbide eta Zientzia Politikoetan lizentziatu ostean, errealizazino zinmatografikoa ikasi eban Londresen. Filma Udalbiltzak martxan ipinitako “Geuretik sortua” egitasmoaren barruan ekoitzitako lana da. Istorio honetan, astronautaz jantzitako rider bateri enkargu bat jasoteko mezua helduten jako eta bere “misinoa” bete behar dau “erlojupekoa amaitu baino lehen”.

Hitzak

Azkenik, Josu Martinez zinemagile eta EHUko irakaslearen filmak, 1966an, Ipar Euskal Herriko Bizkarsoro izeneko herrixkan, lau neska gaztek lurperatuta egozan berbak aurkitutako berben istorioa dakar. Josu Martinez Ikus-entzunezko Komunikazioan doktorea da eta Antropologian luzenziatua; zortzi film-luze dokumental eta lau fikzino laburren egilea. Lea Campistronek, Arantxa Hirigoienek, Titika Rekaltek eta Yaiza Arregik egiten dute aktore lanak Hitzak film laburrean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!