zozketea

Garena jatetxeko Txakoli Egunerako lagun birentzako bazkaria zozketatuko dau BEGITUk

Asier Abrisketa 2023ko mar. 21a, 12:27

Aprilaren 1ean ospatuko da aurtengo Txakoli Eguna, janagaz eta edanagaz batera zuzeneko musikea egongo da jaia girotzeko.

Lamindao auzoko Garena jatetxeak, Michelin Izar bat eta Repsol gidako Eguzki biren irabazleak, aurten be ospatuko dau Txakoli Eguna, jatetxe inguran hazitako mahatsakaz egindako edabeagaz. Aprilaren 1ean izango da jaia eta aurtengo enbajadorea Gotzon Mantuliz izango da, ETBko El Conquistador programako bosgarren denporaldiko irabazlea.

Sarrera biren zozketan parte-hartzeako, alkarbanatu argitalpena Instagramen eta aitatu nogaz joango zaren aurtengo Txakoli Egunera. Zorte on!

Bazkaria, 60 euroko menua izango da eta bertoko txakolina probetako aukerea egongo da, Hondarribi Zuri %20 eta Hondarribia Zerratia %80 mahastitik ateratakoa. Gainera, zuzeneko musikea egongo da eta gero, DJ Erasok hartuko dau musikearen ardurea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!