Eskupelotea

Binakako Master Laboral Kutxa Txapelketako finala jokatuko dau Amaia Aldaik

Asier Abrisketa 2023ko mar. 14a, 10:40

Domekan Laudion jokatutako finalerdian 22-18 irabazi eben Aldaik eta Mendizabalek, Larrarte eta Arrillagaren kontra.

Hilaren 11n, Amaia Aldaik eta Nora Mendizabalek osotutako bikotea urten zan garaile, 22-18, Miren Larrarte eta Miriam Arrillagaren kontra. Holan, Aldai eta Mendizabalek aurrez aurre izango dabez Olatz Arrizabalaga eta Uxue Oses martiaren 26an Zarautzen jokatuko dan finalean.

Espero eban moduan, finalerdia “oso gogorra” izan zan Aldairentzako. Galtzean hasi ziran bizkaitar biak baina hamaikagarren tantuan hartu eben aurrea eta konfidantzea irabazten hasi ziran. “Mendizabalek betiko lez partidu ona egin eban, pelota gitxi galduta eta atzekaldean dominatzen; horrek lagundu eustan niri aurrean tantuak irabazterako orduan”, azaldu dau Aldaik.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!