Eskupelotea

Euskal Ligako txapela jantzi dau Amaia Aldaik

Asier Abrisketa 2023ko mar. 9a, 11:20

Enara Gamindegaz batera, 22-15 irabazi eben atzo Miren Larrarte eta Itxaso Erasunen kontra jokatutako finala.

Atzo, martiak 8, jokatu zan Azkoitian kluben arteko Euskal Ligako finala, Lea Ibarra A eta Behar-zana kluben artean. Lehenengoan dagoz Amaia Aldai eta Enara Gaminde eta bigarrenean, Miren Larrarte eta Itxaso Erasun. Garaileak Aldai eta Gaminde izan ziran, 22-15eko markagailuagaz amaitu zana gora-behera handiko partidua izan zan eta "espero zana baino gogorragoa".

Aldaik BEGITUri azaldu deutsanez, "partiduaren hasikerea nahiko hotza" izan zan. Izan be, bera eta Gaminde partiduan sartuta egon ziran arren, "aurkariak euren mailatik urrun egozan". Holan, 13-3 irabazten hasi ziran baina jarraian aurkariek erritmoa hartu eta Aldai/Gamindek egindako akatsez baliotuta, 13-13 bardindu zan markagailua. Orduan, partiduak bigarren saltu handi bat emon eban: "Partiduan sartu ginan eta abiadureagaz aurrean tantuak amaituta 22-15 irabazi genduan".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!