M8

Martiak 8ko egitarau berezia antolatu dabe Dimako andrek

Asier Abrisketa 2023ko mar. 8a, 10:40

Igorreko manifestazinora joan aurretik, Andren Parkea apaindu eta ekitalditxoa egingo dabe 17:00etatik aurrera.

Emakume Langilearen Nazinoarteko Eguna da gaur eta eskualdeko mobilizazino nagusia Igorren 19:00etan izango dan arren, Diman egitarau propioa antolatu dau Andraizea andra taldeak. Arrastiko 17:00etan hasiko da eta gero, batera egingo dabe Igorrerako bidea, manifestazinoan parte hartzeako.

Hasteko, zezeileko trapillo tailerrean egin ebezan apaingarriak ipiniko ditue Andren Parkean eta gero, Musika Eskolako ume eta familiek kantu saio bat gidatuko dabe, danak eskutik batuta. Konzentrazino labur bat eta adierazpen bat be egingo dabe Andraizeako kideek eta bertan batutakoek Igorrera joan aurretik.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!