Amaia Aldai pelotari dimoztarrak hitzordu garrantzitsu bi izango ditu asteon. Bihar, hilak 8, kluben arteko Euskal Ligako finala jokatuko dau Azkoitian Miren Larrarte eta Itxaso Erasunen kontra, Enara Gaminde izango dau bikote. Domekan barriz, Master Laboral Kutxako Binanako Txapelketarako finalerako txartela izango dau jokoan Nora Mendizabalegaz, Miren Larrarte eta Miriam Arrilagaren kontra.
Euskal Ligako finalaurrerako txartela eguenean irabazi eben Aldai eta Gamindek, Garai eta Mendizabalen aurka 22-15 irabazita. Aldaik azaldu dauanez, "hasikeratik erraz nagusitu" ziran sakeakaz min asko eginda eta aurrekaldean abiaduraz jokatuta.
Astegoienean barriz, Master Laboral Kutxako ligaxka faseko atzen partidu biak jokatu ebazan. Zapatuan Larrarte eta Arrillagaren kontra lehiatu zan eta 22-16 egin eban markagailuak dimoztarraren alde, baina partidu amaieran izterrean uzkurdura bat sufridu eban Dimakoak eta honek hurrengo partidua baldintzatu eban. Izan be, domekan 8-22 galdu eben Arrizabalaga eta Capellanen aurka. Halanda be, beste partidu guztiak irabazi ostean lortu dau ligaxka fasea atzean itxi eta finalaurrekoa jokatutea.