herri kirolak

Euskal Herriko Lasto-botatze Txapelketea irabazi dau "Tubi" Bustinzak

Asier Abrisketa 2023ko ots. 20a, 11:45

Hamabi kiloko fardoa sei metro eta 40 zentimetro altxau eban dimoztarrak Mungiako jaialdian.

Domekan Mungiako Jose Antonio Agirre kiroldegian jokatu ziran pasau dan urtetik atzeratutako Euskal Herriko Lokotx-biltze eta Lasto-botatze Txapelketak eta atzen honetan hartu eban parte Jose Martin "Tubi" Bustinza dimoztarrak. Sardeagaz hamabi kiloko fardoa nork gehiago altxau izan zan jokoa eta Bustinzak jantzi eban txapela 6,40 metroko markeagaz. Dimakoaren atzetik, Juan Carlos Lopez, Mikel Agirre eta Eloi Salterain geratu ziran hurrengoz hurrengo. Honeek ez eben lortu sei metroetara heltzea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!