tailerra

Dimako andran parkea apainduko dau Andraizeak

Asier Abrisketa 2023ko ots. 17a, 11:35

Apaingarriak egiteko, trapillo tailerra egingo dabe astelehen arrastian Abaroa aretoan.

Dimako andren taldea dan Andraizeak herriko andren parkea, Telleri kaleen artekoa, apainduko dau barriro eta apaingarriak batera egiteko tailerra antolatu dau. Abaroa aretoan, gaztetxe zaharrean, izango da saioa zezeilaren 20an, 17:00etan hasi eta 19:00etara arte. Apaingarriak koloretako trapilloakaz egingo ditue eta gero, parkeko arboletan eskegiko dabez egindako eskulanak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!